Ustez Lurraren antza duen planeta bat aurkitu dute

Ustez Lurraren antza duen planeta bat aurkitu dute
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL-Caltech)

Beste exoplaneta bat aurkitu dute; eta, astronomoen esanean, orain arte aurkitu izan direnen artean honek du Lurraren antz handiena. Aurkikuntza egiteko grabitate-lente bat erabili dute, eta, metodo horrekin, exoplaneta gehiago aurkituko dituzten itxaropena agertu dute.

Izena OGLE-2005-BLG-390Lb du planeta honek, masa Lurrarena baino bost bat aldiz handiagoa da, eta orbitatzen duen izarretik 390 milioi kilometrora dago. Gainazaleko tenperatura oso hotza da: -220 ºC.

Esan bezala, grabitate-lentea izeneko efektuari esker aurkitu dute planeta; izan ere, planeta txikiak eta orbitatzen duten izarretik urrun samar daudenak hautemateko berebiziko efektua da hau: izarraren masa itzelak espazioa kurbatu egiten du, eta lente baten efektua eragiten du --argia kurbatu eta handitu egiten du apur bat--; planetaren grabitateak ere efektu horretan parte hartzen du, neurri txikiagoan bada ere. Eta planetaren eragina ezagututa neurtzen dituzte exoplaneta horren masa eta orbita.

Berriak labur
11
1
218
2006
3
026
Astronomia; Astrofisika
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila