Elhuyar aldizkarian aurten argitaratutako edukien artetik, honako hamar hauek izan dira irakurrienak:
1. Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da
2. Fracking edo haustura hidraulikoari buruzko eztabaida
3. Itzulpen automatikoaren magia eta mugak
4. Paleolitoko altxor bat topatu dute Gipuzkoako kobazulo batean
6. Posible al da bikaintasuna zientzian berdintasunik gabe?
9. Neandertalek pentsamendu abstraktua zutela frogatuko zukeen irudi bat topatu dute
10. Azukrearen auzia
Albiste irakurrienei kasu eginez gero, esan liteke Elhuyar aldizkariaren irakurleek bi gai kuttun izan dituztela aurten: lehenengoa hizkuntza da, eta bigarrena arbasoak dira. Izan ere, azaroan argitaratuko albiste bat izan da aurtengo irakurriena. Ama hizkuntzaz ari da, hain zuzen, albiste hori. Haren ondotik, hirugarren postuan ageri da berriz ere hizkuntza, kasu horretan, itzulpen automatikoari lotuta. Gizakion arbasoei loturiko albisteak, berriz, hamarreko zerrendako 4. eta 9. postuetan ageri dira. Horiek biak dira errepikatzen diren gai bakarrak.
Amaitzeko, interes handia piztu duen beste gai bat fracking edo haustura hidraulikoarena izan da. Apirileko zenbakian argitaratu zuen Elhuyarek gaiari buruzko mahai-ingurua, eta asko zabaldu da erreportajea, harrez gero. Hamar eduki irakurrienen artetik bigarrena izan da, gaiak euskal gizartean pizten duen kezkaren adierazle.
Pedro Miguel Etxenikek maiz erabiltzen duen esaldiari kasu eginez, ez gara saiatuko 2015a iragartzen, iragartzea zaila baita, batez ere etorkizuna. Horregatik, segurua dena baino ez dugu aurresango: zientziaren bidez, jarraituko dugula aurkikuntza berriak egiten, mundua eta gu geu hobeto ezagutzeko.