Cardiffeko Unibertsitatean, urrezko nanopartikulak erabili dituzte oxigenoa aktibatzeko 60-80 ºC-an. Horrekin, botikak, detergenteak edo janarien gehigarriak egiteko prozesu normala ohi baino garbiagoa izatea lortu dute. Izan ere, produktu horiek ekoizteko, oxidazio-prozesu bat erabiltzen da, eta prozesu horretan ingurumenari kalte egiten dioten substantziak erabiltzen eta sortzen dira. Aldiz, katalizatzaile gisa urrezko nanopartikulak erabiliz gero, prozesua askoz ere garbiagoa da.