Urezko zerrak enpresa txikientzat

Urezko zorrotada finak behar adina presio badu, edozein material azkar eta bizarrik utzi gabe ebakitzeko gai da. Sistema hau erabiltzen duten ebaketa-makinak ordea, oso garestiak dira .

Urezko zorrotada finak behar adina presio badu, edozein material azkar eta bizarrik utzi gabe ebakitzeko gai da. Sistema hau erabiltzen duten ebaketa-makinak ordea, oso garestiak dira; 10-12 milioi pezetakoak. Ur-zorrotadaren presioa 500 pascalekoa izaten da eta abiadura soinuarena baino bizpahiru aldiz handiagoa.

Enpresa ertain eta txikitan ordea, gehienetan makinatzar hauek duten potentzia handi hori ez da behar izaten. 60 pascaleko presioa nahikoa izaten da larrua, kartoia, ehunak, apar sintetikoa, etab. ebakitzeko. 200 pascaleko presioaz berriz, material erdigogor guztiak ebaki daitezke: zura, konpositeak, plastikoak, igeltsoa, etab. Horregatik hasi dira jadanik Christian Delevet eta Guy Basile ikerleak Aix-en-Provence hirian erdia kostatuko den makina egiten. Uraren presioa nahita 200 pascaleraino murriztu dute, eta konpresio-ziklo konplexuan erabilitako olioaren ordez lantegiko aire konprimatuaz baliatzen dira.

0,7-0,8 pascaleko airea pistoien bitartez 150-200 pascaleraino konprimatzen da. Presio horiek direla eta, lehen ez bezala tutu malguak erabil daitezke ura ebaketa-ahoraino eramateko. Ekipamendu hau laster merkaturatuko dela espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila