Ur-tanta txikiena detektatzeko

Ur-tanta txikiena detektatzeko
2006/11/01 | Elhuyar

Ur-tanta ñimiñoenak ere kalte handiak egin ditzake erregaietan, disolbatzaile organikoetan edo lubrifikatzaileetan badago. Horregatik, garrantzitsua da gai horietan ura detektatzen duten test egokiak izatea.

Weizmann Institutuan ur-molekulak detektatzeko test eraginkor eta erabilgarri bat garatu dute. 1,7 nanometroko lodiera duen film bat da, eta likidoan egon daitezkeen ur-molekula apurrak detektatzen ditu, baita milioiko parte gutxi batzuk besterik ez badaude ere.

Horretarako, metal-konplexuak daude filmaren baitan. Metal-konplexu horiek elektroiak hartzen dituzte ur-molekuletatik; hori gertatzen denean, konplexuaren kolorea aldatu egiten da. Kolore-aldaketa begiz ikusteko modukoa da.

1
225
2006
11
018
Teknologia; Kimika; Fisika; Ingeniaritza
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila