Universalen CDak ezingo dira kopiatu

Vivendi Universal diskoetxeak konpainiaren jabetza intelektuala babesteko neurriak hartu berri ditu: kopiatu ezin diren CDak egiten eta saltzen hasi da urriaz geroztik. Segurtasun mekanismo berezi bati esker, ezinezkoa omen da CDak MP3 formatuan kopiatzea, hau da, Interneten entzuteko moduan jartzea.

Orain arte, era horretako segurtasun-sistemek huts egin dute, hainbat erabiltzaile kexu agertu baitira CDak ezin zirelako ordenagailuetan irakurri. Universal diskoetxeak ez du segurtasun-sistemari buruzko xehetasunik eman nahi izan, baina akats horiek gainditu dituztela esan du. Diskoetxearen arduradunek aurreratu dutenez, 2002ko udaberritik aurrera CD guztiek izango dute kopiaren kontrako babesa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila