Txokorik helezinenetan ere biodibertsitatea arriskuan

Panamako oihanean kontrol gisa erabiltzen diren guneetan, azkar hazten diren zuhaitzak ugaltzen ari dira, makalago hazten diren zuhaitzen kaltetan.
Gune horiek hain helezinak izaki, gizakiaren eraginpean dauden oihanen bilakaera ikertzeko erabiltzen dira, kontrol gisa, alegia; baina hara non ikusi duten gizakiaren eragina txoko haietara ere iristen dela. Ikertzaileen ustean, aireko karbono dioxidoa ugaritzeak eragin du hazkuntza azkarreko zuhaitzak ugaltzea.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila