2 g inguru pisatzen duen txip arrunt bat egiteko, 1,6 kg erregai fosil, 72 g gai kimiko eta 32 kg ur behar dira. Edo beste era batera esanda, txip bat egitean pisatzen duena baino 600 aldiz material gehiago kontsumitzen da. Auto bat egiteko, berriz, autoaren pisuaren bi halako erregai besterik ez da behar. Argi dago, beraz, txipak ez direla batere mesedegarriak ingurumenarentzat.