Txip argitsua

Texas Instruments etxeko ikerleek Dallasen mikroprozesadore optiko berria prestatu dute.

Texas Instruments etxeko ikerleek Dallasen mikroprozesadore optiko berria prestatu dute. James Yuan arduradunak aditzera eman duenez, ohi bezala txipetan kobrea erabilita ordenadoreen prestazioak mugatu egiten dira. Informazio bitarrak transmititzeko 32 lotura konbentzionalen ordez, lotura optiko bakarra nahikoa izango da beren asmakuntza berriari esker. Lotura optikoak erabilita, tamaina eta energi kontsumoa % 20 murriztea espero da.

Txip berri hau da silizioa eta galio artseniurozko diodo elektroluminiszenteak konbinatzen dituen lehena. Lotura optikozko mikroprozesadore hauek hurrengo hamar urteetan hedatzea espero da, fabrikazio-kostuetan gutxienez % 15eko beherakada eragingo dutelarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila