Mexiko eta Txile norgehiagoka bizian ibili dira azken hilabeteetan, bi herrialdeek aurkeztu baitzuten beren hautagaitza LSST teleskopioa beren lurraldean eraikitzeko. Bada, norgehiagokan Txile gailendu da, eta, ondorioz, Cerro Totoloko behatokian eraikiko dute teleskopio preziatua, 2.640 metroko garaieran. 8,4 metroko leiar-irekidura izango duen teleskopioari esker, hiru egunean zeru ikusgai osoaren argazkia aterako dute. Gaur egungo teleskopioekin urteak behar dira prozesu hori burutzeko.