Txerto hirukoitzak ez du zerikusirik autismoarekin

Herrialde askotan, 12-15 hilabeteko haurrei txerto hirukoitza ematen zaie. Txerto horrek elgorriaren, hazizurrien eta errubeolaren aurkako babesa ematen du. Alabaina, Britainia Handian autismoarekin edota hesteetako arazoekin lotuta zegoen ustea zabaldu zen. Susmoak egiaztatu edota gezurtatzeko, ikerketa sakon bat egin da herrialde horretan eta txertoaren ondorio txar horien berri ematen zuten artikuluak aztertu dituzte.

Azterketak argi utzi du artikuluetan azaldutako ikerketak oker eginda zeudela; batzuetan ez zegoen kontrol-talderik, beste batzuetan ikertutako taldea txikiegia zen... Hala eta guztiz ere, susmoa oso errotuta dago, eta inolako kalterik ez duela eragiten ziurtatzeko, ikerketa gehiago behar direla uste dute hainbat zientzialarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila