Txakur-muturraren itxurako sudur artifiziala

Ikertzaileak aspalditik ari dira sudur artifiziala lortu nahian. Dagoeneko badaude usainak bereizten dituzten sentsoreak, baina ez dira nahi bezain sentikorrak. Orain, sudur artifizial hobeak lortzeko, txakurraren muturra hartu dute eredutzat.

Txakurraren usaimen-ahalmena bere muturraren egiturarekin lotuta dagoela uste dute AEBetako Tufts Unibertsitateko ikertzaileek. Txakurrek eta gainerako ugaztunek labirinto-itxurako egitura dute sudurrean; konputagailuz egindako eskanerren bidez, txakur muturraren barruko egitura hori material plastikoan kopiatu dute, eta bertan sakabanatu dituzte sentsoreak.

Emaitza oso ona izan da: sudur artifizial hori sentsore arruntak baino % 10 aldiz hobea da ronen eta vodken usainak bereizten. Beste ikertzaile batzuek sudurretik hartzen den airearen fluxuak ere eragiten duela frogatu dute; aire-fluxua aldatuta, emaitza hobetzea lortu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila