Trafiko-istripuak gero eta arazo larriagoa da gazteen artean. Istripuen zergatiak aztertu dituen nazioarteko aditu-batzordearen iritziz, droga desberdinen eraginpean gidatzea arrisku-faktorerik handienetakoa da Horrek begibistakoa dirudi, baina harrigarriena azterketa horretarako erabili den oinarria da. Izan ere, batzordeak erabili duen arrisku banaketen arabera, maila beretsuan leudeke legez kanpoko drogak eta gutariko edonork farmako gisa eskura ditzakeenak.
Farmakoen osagaiak zehatz-mehatz aztertuz gero, horien arrisku potentziala legez kanpoko drogena baino handiagoa dela ondorioztatu dute. Farmakorik arriskutsuenen artean, naturalak edo kimikoak izan daitezkeen psikotropoen taldeko substantziak daude, gidariaren zentzumenengan eragin zuzena dutelako. Nolanahi ere, Azterketaren emaitzek piztu duten polernika argitzeko, ondoko argibidea eman zuten: Frantziako gidarien %30 inguruk farmako lasaigarriak erabiltzen ditu normalean eta horietarik %60k substantzia horiekiko menpekotasuna zuela onartu zuen.