Tesalian ibaia desbideratzeko asmoa

Brusselan Europako Batzordeak Greziako Tesalian Akeloos ibaia desbideratzeko dagoen proiektua berriz aztertzea agindu du. Ibaia nekazaritzarako lurrak ureztatzeko desbideratu nahi da, baina bada arazo bat. Proiektuaren arabera, Akeloos ibaiko uren % 20 desbideratuko lirateke, baina hidrologista britainiarrek diotenez benetan % 40 (eta lehorteetan % 60 ere bai) hartuko dira eta ondorioz Akeloos ibaiaren bokalean Missolongi izeneko erreserba naturala arriskutan egongo litzateke. Erreserba horretan, galtzeko zorian dauden espezieak hazten dituzte; algiroide dalmaziarra, besteak beste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila