Telemedikuntza eta bere arriskuak

Telemedikuntza hurrengo mendearen hasierako aurrerapen garrantzitsuenetakoa izan daiteke; Informazioaren Teknologien aurrerapenei esker gero eta komunikazio-mota aurreratuagoak garatu ahal izan dira eta gaur egun ordenagaiu bidez sendagileari kontsulta egin dakioke, gaixoaren bizi-zeinuak bidali, edo larrialdi batean laguntza eska daiteke. Komunikazio horiek guztiak Interneten bidez egingo lirateke, eta, beraz, ohizko medikuntza-zerbitzuentzat alternatiba aproposa izan liteke.

Telemedikuntzak, ordea, badu arrisku handi bat: Interneten bidez bidaltzen den informazioa beste pertsona batzuek ere eskura dezakete alegia. Kreditu-txartelen kodeekin gertatzen den bezala, gaixoari buruzko datuak babestu beharra dago, batez ere datu kritikoak direnean. Hala nola, datu psikiatrikoak, diabetea, IHESa, beste gaixotasun larriak, etab.

Medikuntzako enpresa handiak medikuntza-informazioaren gordetzea eta transmisio segurua eskainiko duten sistemak garatzen ari dira, etorkizunean gaixoek etxeko ordenagailuaren bidez (edo soinean eramandako ordenagailu baten bidez) sendagile bati kontsultak egin ahal izateko. Hurrengo pausua ordenagailu oinarrizko medikuntza-aparatuak ezartzea izango litzateke, tratamendua urrutitik egin ahal izateko. Adibidez pultsua hartzea, bizi-seinaleak zaintzea, dosiak sartzea edo errezetak egitea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila