Telefonoz ezin hitz egin

Oso modan dago azkenaldian haririk gabeko telefonoa. Ikusi besterik ez dago telefono mota hori eros dezagun zenbat iragarki sartzen dizkiguten. Gainera iragarkietan telefonoak beti ongi funtzionatzen du eta inoiz ere ez dago oztoporik.

Haririk gabeko telefonoen iragarkietan telefonoak beti ongi funtzionatzen du eta inoiz ere ez dago oztoporik. Egia ordea, besterik izaten da askotan.

Egia ordea, besterik izaten da askotan. Izan ere, konpainiek haririk gabeko telefonoentzat sarea ezartzen dutenean biztanleak hartu nahi izaten dituzte, eta ez lurralde osoa. Frantzian adibidez, biztanleriaren % 80ak lurraldearen % 40 baino gutxiago okupatzen du, eta ondorioz, lurraldearen % 60 telefonoaren sareak ez du ongi betetzen. Horregatik automobilean autobideetatik urrun bide esturen batean zoazenean telefonoz hitz egin ezina gertatuko zaizu.

Horrez gain, beste fenomeno batzuek ere oztopa dezakete telefono bidezko komunikazioa. Zuhaitzetako hostoek edo urak (ibaietako edo itsasoko urak) transmisioa hautsi dezakete. Eraikinek ere uhina biderkatu eta seinalea ezaba dezakete. Etxeko hormek ere komunikazioa oztopa dezakete, etab.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila