Azken urteotan tentsio altuko linea elektrikoak eztabaidagai izan dira pertsonen osasunean eragin kaltegarriak izan ditzaketelako. Gaur egun, ordea, arrazoi bera medio hainbeste hedatzen ari diren telefono higikorrak dira arazo.
Telefono txiki hauek igortzen dituzten mikrouhinen potentzia 200 mW-ekoa besterik ez da, baina erabiltzaileak antena garezurraren kontra ipintzen duenez gero, igorritako potentziaren erdia buruak zurgatzen du. Adituak lanean ari dira telefono hauek buruan kalterik ez dutela egiten egiaztatzeko. Frantzian, esaterako, bi epidemiologi inkesta egiten ari dira.