Alemaniako Darmstadt-en Goi Mailako Eskola Teknikoan elektronika eta informatikako irakasle gisa diharduen Thomas Weilland irakasleak ordenadore-programa berezia prestatu du. Horri esker telefono eramangarrien eremu elektromagnetikoak hiru dimentsiotan simula daitezke. Ondorioz, “arrisku” gutxiagoko aparatuak diseinatu ahal izango dira. Izan ere, oraindik zalantzak daude telefono horiek kalterik gabekoak diren edo ez erabakitzeko.
Australiako Adelaide-ko ospitalean sistema linfatikoko minbizia izateko joera zuten sagu transgeniko batzuekin proba egin dute. Telefono eramangarriek dituzten irrati-maiztasuneko uhinetan eduki dira eta erdiak gaixotu egin dira beren joerari uhinek bultzatuta. Ikusi egin beharko da minbizirako joerarik ez duten saguekin uhinek eragin berdina duten.