Tabakoa, kokaina eta bihotzeko arazoak

Tabakoa erretzea bihotzarentzat kaltegarria da, eta kokaina hartzea ere bai, baina biak hartuta efektuak are eta larriagoak dira.

Tabakoa erretzea bihotzarentzat kaltegarria da, eta kokaina hartzea ere bai, baina biak hartuta efektuak are eta larriagoak dira. Estatu Batuetan Dallas-en kardiologoek arteria koronarioetan arazoak zituzten 40 erretzailerekin azterketak egin dituzte. Zigarroa erre ondoren odol-basoaren diametroa % 5 murrizten zen, eta kokaina-hartualdi bakoitzean % 10, baina biak batera hartuta murrizketa % 20koa dela konturatu dira. Ondorioz, miokardioan oxigeno gutxiago izaten da eta bihotzeko arazoak izateko arriskua handiagoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila