Tabakoa erretzeko eta elikatzeko

Kentucky unibertsitateko Shuh Sheen patologi irakasleak dioenez, tabakotik ateratako proteina bat, arraultza, gazta edo esnea baino hobeagoa da giza elikadurarako. Proteina kendu ondoren geratzen den zuntzezko hondakina aprobetxa daiteke zigarroak egiteko eta zigarro hauek kalte gutxiago sortuko lukete gaur egun erretzen ditugunak baino.

Sheen-ek dioenez kilometro karratuko lurrean tabakoa lantzen bada 800 kg proteina lor daiteke eta hondakinak, noski, zigarroak egiteko erabil daitezke.

Nazio industrializatuetan ez dago goserik, beraz ez dirudi aurkikuntza honek aplikazio handirik izango duenik; baina, ez da gauza bera gertatzen 3. munduko nazioetan, hemen erabilera zuzena izango bait luke. Izan ere, tabakoa ezezik, baita alfalfa, soia edo azukre-kaina egokiak dira proteina hori lortzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila