Supernoba bat noiz agertuko den esan eta asmatu!

Lehenengo aldiz supernoba bat noiz eta non agertuko den aurrez esateko gai izan dira CERNeko eta Israelgo Technion teknologia-institutuko fisikariak.

Ikertzaileak gamma izpien eta supernoba leherketen arteko harremanaz baliatu dira iragarpena egiteko. Hala, martxoaren 29an ikusi ahal izan zuten gamma izpien leherketaren ondotik apirilaren 8an norabide berean supernoba baten argia ikusiko zela ondorioztatu zuten. Eta baita asmatu ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila