SRY genea Y kromosoman dago, eta sexuarekin soilik lotu izan da orain arte. Eginkizun nagusia fetua mutiko izateko seinalea ematea da, baina, horretaz gain, lotura du Parkinsonen gaixotasunarekin eta antzekoekin.
SRY genea garuneko zeluletan ere espresatzen zela ikusi zuten duela gutxi, besteak beste substantia nigra izeneko eremuan. Bada, eremu horretan egin dute ikerketa, eta SRY geneak tirosina hidroxilasa entzimaren jariatzea kontrolatzen duela ikusi dute. Entzima horrek dopamina neurotransmisorea sintetizatzen du, eta dopamina da, hain zuzen ere, sistema motorraren gaixotasun askorekin zerikusia daukan neurotransmisoreetako bat.