Diotenez, instalatzea erraza da, eta, uraren azpian doanez, ingurumenari kalte gutxiago egiten dio.
Hondoari kate batzuen bidez ainguratutako bi turbina ditu oinarri; korrontearen noranzkoren arabera mugitzen dira, eta hamabost metro luzeko hegalen biraketari esker megawatt bat elektrizitate ekoizteko gai izango omen dira.
Sistema berri hori datorren urtean dira martxan jartzekoak Orkney-ko Europako Itsas Energiaren Zentroan, Britainia Handian.