Sendabelarrak modan dira azkenaldian; Europan batez ere. Kontsumoak asko egin du gora eta landare-espezie batzuen eskasia nabarmentzen ari da.
Europan sendabelar gehiena (% 70) Alemaniak kontsumitzen du eta batez ere India du hornitzailea. Baina duela gutxi Indiako gobernuak zenbait belar esportatzea debekatu egin du, desagertzeko arriskutan direlako. Aduanan bost tona Taxus baccata edo hagineko kargamentua harrapatu dute. Landare hau Himalaia inguruko basoetan hazten da eta obarioko minbizia tratatzeko substantzia bat du.
Pakistango gobernuak ez ditu Indiakoaren antzeko babes-neurriak hartu eta edozein sendabelar ari dira esportatzen. India eta Pakistanez gain Argentina, Txina, Egipto, Sudan eta Ekialdeko beste hainbat herri dira senbabelarrak atzerrira bidaltzen dituztenak.