Saturnoren nukleoa lausoa dela ondorioztatu dute

saturnoren-nukleoa-lausoa-dela-ondorioztatu-dute
Saturnoren eraztunen sismologiari esker, planetak nukleo lausoa duela ondorioztatu dute. - Arg. ©NASA/JPL/Space Science Institute

Saturnoren eraztunen oszilazioek planetaren barne-egituraren ikuspegia ematen dute, Nature Astronomy aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera. Cassini espazio-ontziak bildutako datuetan oinarrituta, Saturnok nukleo lausoa du, muga zehaztugabeekin, eta horrek baldintzatu ditu gerora planetaren eraketa eta bilakaera.

Normalean, planeta erraldoien egitura grabitazio-eremua aztertuta ondorioztatzen da. Alabaina, grabitazio-eremuaren eragina nukleoan ahula izaten da, eta, beraz, ondorioak nahiko mugatuak dira.   

Argitaratu berri den ikerketan, grabitatearen datuei eraztunen neurketa sismikoak gehitu dizkiete. Horri esker, astrofisikariek planetaren barne-egituraren beste ikuspegi bat lortu dute. Haren arabera, nukleoa planetaren erradioaren %60ra hedatzen da; alegia, aurretik egindako kalkuluetan baino askoz ere gehiago. Antza denez, nukleoa guztiz bereizita eta soilik hidrogenoz eta helioz osatuta egon beharrean, lausoa da, eta bi elementu horiek elementu astunekin konbinatuta daude.

Ikertzaileen esanean, Saturnoren barne-egituraren azterketa baliagarria da gasezko beste erraldoiena ere ikertzeko.

 
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila