“Sapiens ispiluaren aurrean” liburua argitaratu da, Booktegi plataforman

sapiens-ispiluaren-aurrean-liburua-argitaratu-da-b
Arg. Booktegi

Elhuyar aldizkarian argitaratutako hamazazpi artikulu hautatu eta ordenatu ditu Ana Galarraga Aiestaran artikuluen egileak, eta liburu batean bilduta argitataratu ditu Booktegi plataformak.

“Sapiens ispiluaren aurrean” da bildumaren izenburua, eta gure espeziea nolakoa den azaltzen du, diziplina zientifiko desberdinen ikuspegitik: arkeologia, eboluzioa, biologia, fisiologia, neurologia, genetika, ekologia…

Hona hemen bildumaren hitzaurrea:

"Ispiluaren proba 1970eko hamarkadan diseinatu zen. Animalia batek bere buruaren kontzientzia ote zuen jakiteko, arrasto bat margotzen zitzaion gorputzean. Ispiluaren aurrean jarritakoan margotutako lekua ezagutuko balu bezala erreakzionatzen bazuen, kontzientzia zuela ondorioztatzen zuten ikertzaileek. Gerora, zientziak zalantzan jarri du probaren balioa; edonola ere, gaitasun hori erakutsi dutenen artean daude txinpantzeak, gorilak, elefanteak, zetazeo batzuk eta beleak, baita gizakiak ere, adin batetik aurrera. 

Gure espezieak, gainera, badu besteek ez duten ahalmen bat: era askotako ispiluak egin ditzake. Nolako ispilua, halako isla. Nolakoak gara biologiaren ispiluan? Edo sexuarenean? Zer diote gutaz arkeologiak, fisiologiak, eboluzioak? Nor gara, zientziaren ikuspegitik? Elhuyar aldizkarian, artikulu dezente argitaratu dira azken urteotan, galdera horiei erantzunez. Hemen, haien hautaketa bat dago, baina askoz gehiago aurki ditzake irakurleak Elhuyar aldizkariaren orrietan eta webgunean, zientzia eta teknologiari buruzko bestelako artikulu, analisi, albiste, elkarrizketa eta eduki askorekin batera.

Hain zuzen, helburu honekin sortu zen Elhuyar aldizkaria: zientzian eta teknologian gertatzen denaz informatzea, euskaraz, gizartean kultura zientifikoa bultzatzeko eta demokrazian sakontzen laguntzeko. Horretarako, jakin-mina piztea izan daiteke lehen pausoa; asmo horixe du bilduma honek".


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.