Beleak gai dira tresnak buruz egiteko

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

beleak-gai-dira-tresnak-buruz-egiteko
Bele bat, berak urratutako kartoi-zatia dagokion lekuan sartzen. Arg. Sarah Jelbert

Cambridgeko eta Aucklandeko unibertsitateetako ikertzaileek frogatu dutenez, tresnak buruz egiteko gaitasuna dute Kaledonia Berriko beleek (Corvus moneduloides). Are gehiago, beste bele batzuk egindako tresnak oroitu eta diseinua hobetzeko ahalmena ere badute. Ikertzaileen esanean, gizakia alde batera utzita, oso espezie gutxik dute gaitasun hori.

Kaledonia Berriko beleek tresnak egiteko duten abilezia ezaguna zen, baina ez zekiten nola ikasten zuten tresnak egiten eta haiek hobetzen. Orain, esperimentu bat egin dute, entrenatutako beleekin. Hain zuzen, neurri desberdinetako kartoi-zatiak makina batean sartzen irakatsi zieten zortzi beleri; trukean, sari bat jasotzen zuten beleek.

Hori egiten irakatsi ondoren, kartoi handi bat eman zieten beleei, eta ikusi zuten beleak gai zirela kartoia zatitzeko eta gogoan gordetako itxura emateko zatiei. Scientific Reports aldizkarian argitaratu da ikerketa.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group