Marea gorriak alga mikroskopiko toxiko batzuk gehiegi ugaritzen direnean gertatzen dira, eta hilgarriak dira arrainentzat eta krustazeoentzat. Haiek aztertzeko, robot hegalariak erabili dituzte Mexikoko Golkoan. Hain zuzen ere, uda batzuetan, itsaso hartan arrunta den Karenia brevis planktona neurriz kanpo ugaritzen da eta kalte larriak eragiten ditu arrain eta molusku askotan.
Robot hegalariekin egindako proba proiektu handiago baten lehen pausoa da. Izan ere, aurrerago urpeko- -ontzi autonomoak erabili nahi dituzte marea gorriei jarraipena egiteko. Urpeko-ontzien eta sateliteen bidez jasotako datuei esker, marea gorriak noiz gertatuko diren aurreikusi nahi dute. Hartara, galerak gutxitzeko neurriak hartu ahal izango dituzte arrantzaleek eta itsaskilariek.