Duela 214 milioi urte meteorito batek Quebec jo zuen, eta 100 kilometroko diametrodun kraterra ireki zuen lurrean.
Meteoritoaren ondorioz gertatu zen eztandak Hiroshiman bota zen bonbak baino 40 milioi aldiz indar gehiago zuen. Eztanda indartsu haren ondorioz, arroka asko askatu ziren eta horietako batzuk Ingalaterraraino iritsi. Bristol inguruan aspaldi aurkitu zituzten arrokak, baina, dirudienez, ez dituzte orain arte aztertu.