Pulsar berria aurkitzeak lege fisikoak zalantzan jarri ditu

Australiako astrofisikari batek gaur egungo teoria fisikoen arabera existitu behar ez lukeen objektu zerutiar bat aurkitu du Commonwealth-eko Ikerkuntza Zientifiko eta Industrialerako Erakundearen datuak erabiliz. Objektu hori neutroi-izar edo pulsarra da, grabitatearen poderioz trinkotu eta neutroiz bakarrik osaturik dagoen izar zaharra.

Era horretako izarrek abiadura handiz biratzen dute eta Unibertsoko itsasargiak direla esaten da, maiztasun jakin batekin irradiatzen baitute beren ingurura energia. Aurkitu berri den pulsarrak 8,51 segundotik behin bira bat ematen du eta abiadura hori motelegia da onarturik dauden teoria fisikoen arabera. Abiadura horretan itzaltzear dauden pulsarrek baino ez dute biratzen eta, kasu horretan, ezin dira Lurretik atzeman, energia gutxi igortzen dutelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila