Psoriasia azaleko asaldura bat da, baina ez dago garbi azalean bertan sortzen den ala immunitate-sistema eragindakoa den. Berriki egindako ikerketa genetiko baten arabera, jatorria azalean dauka, eta immunitate-sistemaren erantzuna ere bultzatzen du zenbait kasutan.
Ikerketa hori Vienako patologo batzuek egin dute. Saguei psoriasiaren antzeko sintomak eragin dizkiete bi gene blokeatuta: JunB eta c-Jun. Horrek erakusten du gaitzak oinarri genetikoa duela. Ondoren, immunitate-sistemaren papera aztertu dute. T-linfozitoen erantzuna blokeatu diete sagu horiei, eta ikusi dute azaleko asaldurak iraun egiten duela (hantura artritikoa desagertu egin da).
Ikertzaileek plazaratu duten ondorioa da elkarrekintza konplexu bat dela psoriasia, immunitate-sistemak eta azaleko zelula mutatuek elkarri eragiten diotela, alegia.