Protoien bidezko komunikazioa detektatu dute zizareetan

Protoien bidezko komunikazioa detektatu dute zizareetan
2008/03/01 | Elhuyar

Zelulek etengabe bidaltzen dizkiote mezuak elkarri, molekulen bidez. Baina funtzio hori protoiek ere egin dezaketela detektatu dute zientzialariek. Ikerketarako, Caenorhabditus elegans zizarearen hesteetako zelulak aztertu dituzte. Zelula horiek protoiak askatzen dituztenean, inguruko muskuluak uzkurtu egiten direla ikusi dute. Kontrakzioen erantzuleak benetan protoiak direla frogatzeko, zizareak berezkoak dituen hesteetako zelulak aldatu dituzte, protoirik aska ez dezaten. Ondoren, moldatutako molekula bat injektatu diote zizareari. Zientzialariek molekula hori argiaren bidez kitzikatzean, protoiak askatzen ditu. Horrela ikusi dute zizareei argia ematean hesteetako kontrakzioak gertatzen direla.

1
240
2008
3
016
Biokimika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila