Prostatako minbizia diagnostikatzeko ohikoena PSA antigenoaren maila neurtzea da. Hala ere, antigeno hori ez da oso espezifikoa eta ezin du aurreikusi detektatutako tumorea metastasia egiten hasi eta beste organoetara pasatuko den edo ez.
Michigan Unibertsitateko mediku-eskolan, diagnosi hobea eskainiko duen molekula bat aurkitu dute. EZH2 geneak kodetzen duen proteina da aurkeztu duten markari berria.