Prioia zelula amen zatiketako partaide

Prioia zelula amen zatiketako partaide
2006/03/01 | Elhuyar

Oraindik ere ez dago garbi zer funtzio duten prioiek animalia osasuntsuetan, baina arrasto txiki bat aurkitu dute, behinik behin: zelula amen zatiketan laguntzen omen dute. Zelula amak etengabe zatitzea zuten helburu Cambridge-ko Biomedikuntzarako Whitehead Ikerketa Institutuan. Horren atzetik zebiltzala, ikusi zuten zelula ama hematopoietikoetan (odol-zelulen aitzindariak) prioi asko espresatzen zirela, eta, gehiago irauten dutela prioiak espresatzen dituzten zelula amek.

Berriak labur
11
1
218
2006
3
028
Biokimika; Biologia; Medikuntza; Osasuna
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila