Lente likido berri bat da hau: fokua aldatzeko presioan eragin besterik ez dago. Lentea airearen eta likido baten arteko interfase kurbatua da, irekidura txiki batean kokatua.
Singapurren egin dute, Ingeniaritzarako eta Materialen Ikerketarako Institutuko (IMRE) fisikariek, hain zuzen ere. Eta, azaldu dutenez, lente horrek ez du pieza mekanikorik behar, eta, hain txikia izanik, oso egokia da kamera txikiren bat daramaten tresnetarako; hala nola, webcam-ak, telefono mugikorrak edo medikuen tresna eramangarriak.