Kantaridina aspalditik afrodisiakotzat hartu izan da, baina eragiten dituen erekzioak hain mingarriak direnez, batez ere pozoi arriskutsutzat dauka jendeak. Hala ere, animali espezie batentzat (Neophyrochora flabellata kakalardoarentzat) ez da pozoia eta sexu atseginetarako bidea eskaintzen dio.
Arra eta emea parekatzen direnean, espermaren bidez kantaridina hornitzen da eta emeak bere arrautzak substantzia horretaz estaltzen ditu harrapariengandik babesteko. Arrak ordea, nondik eskuratzen du substantzia hori? Estatu Batuetako Wisconsingo unibertsitateko ikertzaileen ustetan “errauli” izeneko euliak ere parte hartzen du horretan.
Koleoptero honek toxina sintetizatzen du eta kakalardo arrak estu hartzen duenean odolarekin nahastuta tanta batzuk jariatzen ditu. Arrak orduan pozoi-tanta horiek biltzen ditu eta emearen bila hasten da, ernaltzeko asmotan.