Ibai bateko poluitzaileak non isuri diren erakusten duen ekuazio matematiko bat aurkeztu dute Frantziako Compiegne-ko Unibertsitatean.
Gaur egun asko erabiltzen dira poluitzaileen ibilbidea erakusten duten ekuazioak: ibaira isuri eta ondoren zer gertatzen den erakusten dute ekuazio horiek. Bada, ekuazio berri horrek alderantzizkoa egiten du: ondorioa ezagututa jatorria bilatzen du.
Ekuazioaren egileen arabera, uretako poluitzaile-kontzentrazioaren bi neurketa bakarrik behar dira, bata ikertu nahi den ibilgu-zatiaren hasieran eta bestea amaieran; gainerakoa ordenagailuak egingo luke.