Poloen dantza azaltzen duen eredu sinple bat sortu dute

Poloen dantza azaltzen duen eredu sinple bat sortu dute
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Geofisikari gehienak bat datoz Lurraren eremu magnetikoaren eragile nagusia Lurraren nukleoan dagoen burdinurtuaren konbekzio-korronteak direla. Eta badakite eremu magnetikoaren polaritatea aldatu egin dela Lurraren historian hainbat aldiz. Alderantzikatzea zergatik gertatzen den azaltzea, baina, ez da batere erraza, eta orain arte sortu diren teoriak oso-oso konplexuak dira.

Orain, alderantzikatzea azaltzeko beste eredu bat proposatu du Francois Pétrélis fisikariak, Physical Review Letters aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Eredu horretan, Lurraren eremu magnetikoaren osagaiak bakarrik hartzen dira aintzat, eta ez konbekzio-korronteak.

Hain zuzen, eremu dipolarraz gain beste eremu bat (kuadropoloa) dagoela proposatzen du, eta horrek gidatzen duela alderantzikatzea: bat ahultzen denean, bestea indartzen da, eta, orduan, Ipar polo magnetikoa zena Hego polo magnetiko bihurtzen da. Eta alderantziz. Eredu horri esker, asko errazten da sistemaren azalpena.

1
255
2009
7
004
Fisika; Geologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila