Polimero eroaleak

Zenbait polimero elektrizitatea eroateko gai da. Horietako batek, poli(sufre nitruro)ak alegia, urrea ordezka dezake tresna elektronikoetan. Baina material honek arazoak izaten ditu prozesatzean. Kimikariek poli(sufre nitruro)a egiteko bide berria aurkitu dute.

Arthur Banister-ek eta Britainia Haundiko Durham unibertsitateko bere lankideek, S5N5+Cl- konposatuaren disoluzio batean zehar pasaraziz lortu dute polimeroa. Lehen, poli(sufre nitruro)a sintetizatzeko tetrasufre tetranitruroa (S4N4) erabiltzen zen lehengai gisa. Konposatu hau leherkaria eta arriskutsua da.

Polimeroak elektrizitatea eroan dezan, egitura berezia izan behar du: bere eskeletoan lotura bikoitz edo hirukoitzek agertu behar dute. Lotura horietan zehar eroaten da elektrizitatea.

Polimeroa benetako eroale izan dadin, elektroiek metaletan bezain erraz ibili behar dute bere egituran. Higidura polimero-kateetan eta kateen artean gertatuko da. Poli(sufre nitruro)an elektroiak nitrogeno/sufre lotura bikoitzetan zehar ibiltzen dira eta kateen artean sufre-zubien bidez.

1910.ean sintetizatu zen lehen aldiz eta itxura metalikoa duela ikusi zen. 1975. urtera arte kuriositate kimikotzat hartzen zen, baina urte horretan, IBMko kimikariek 0,27 K-etan supereroalea zela ikusi zuten. Poli(sufre nitruro)a benetako metala da, nahiz eta egituran metal-atomorik izan ez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila