Plutonen argazkirik onena

Plutonen argazkirik onena
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Buie / Lowell bEHATOKIA)

Duela gutxi arte Pluton espazioko argi-puntu bat besterik ez zen. Argazki onenak ere horixe erakusten zuen, eta azaleko xehetasunik ezin zen igarri. Baina 2002ko uztailean argazki hobeak lortzeko saio bat jarri zen martxan, eta 2003ko ekaina arte iraun zuen; Hubble teleskopioak Plutonen irudiak hartu zituen ahalik eta zehaztasun handienarekin, eta planetaren azalaren urrutiko mapa bat osatu dute. Jadanik hasi dira astronomoak mapa horren esanahiarekin espekulatzen, eta Plutonen oinarrizko konposizioa zein izan daitekeen proposatu dute. Edonola ere, gutxienez urte batzuk itxaron beharko dute konposizioa behar den bezala ikertzeko, NASAren zunda bat planeta dagoen tokira bidali arte.

1
214
2005
11
001
Astronomia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila