Pluton helburu

Estatu Batuetako NASA, errusiarrak eta frantsesak elkartu egin dira mende honen amaieran Plutonera 110 kiloko bi zunda bidaltzeko proiektua bultzatzearren.

Estatu Batuetako NASA, errusiarrak eta frantsesak elkartu egin dira mende honen amaieran Plutonera 110 kiloko bi zunda bidaltzeko proiektua bultzatzearren.

Elkarlanean aritzea komeni zaie, batetik proiektuaren kostua 600 milioi dollarretik 400 milioira jaitsiko litzatekeelako, eta bestetik teknikoki abantailak izango lituzketelako.

Errusiarrek, zundak modulu batzuez hornituko lituzkete, Plutonen eta bere satelite den Txaron-en pausatzeko. Frantsesek, irudiak konprimatzeko sistema hornituko lukete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila