Espazioko erradiazio kosmikoaren eragina neurtuko dute maniki bat erabiliz. Manikiak urtebete egingo du Nazioarteko Espazio Estazioaren kanpoaldeari itsatsita.
(Argazkia: ESA).Izpi kosmikoen erradiazioa arazo izan daiteke astronautentzako, eta arriskua benetan zenbatekoa den jakiteko egingo dute proba hori. Izpi kosmikoak Big Bang-aren hondakinak direla uste dute, eta Lurrean eremu magnetikoak babesten bagaitu ere, astronautek ez dute babesik espazioan. Espazioan Lurrean baino 27 aldiz erradiazio gehiago hartzen dute.
Panpinak tamaina naturala du, ez dauka gorputz-adarrik eta 80 kiloko pisua du.
Hezur naturalez eta dentsitate ezberdineko plastikoz eginda dago. Organoak ere plastikozkoak ditu, eta sentsoreak ditu horietako bakoitzean izpi kosmikoen dosiak neurtzeko. Izena ere jarri diote, Matroshka, panpina errusiarrak bezala. Otsailaren amaieran jarri dute manikia espazio-estazioaren kanpoaldean, eta, urtebetera, jasotako emaitzak aztertuko dituzte.