Plaketek malariaren parasitoari nola erasotzen dioten

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

plaketek-malariaren-parasitoari-nola-erasotzen-dio
Arg. Andreas Greth, Macquarie Unibertsitatea
Gure odoleko plaketek malaria eragiten duen Plasmodium falciparum bizkarroiari erasotzeko gaitasuna dute. Goiko irudian ikus daitekeen bezala, plaketa (eskuinean) globulu gorri infektatuari (ezkerrean) lotzen zaio, eta haren barruko bizkarroia akabatzen du. Science aldizkarian gaur argitaratu den lan batek defentsa-mekanismo horren gakoak argitu ditu. Plaketak PF4 izeneko proteina bat jariatzen du, proteina hori globulu gorriaren barrura sartzen da, eta, nola ez dakiten arren, ikusi dute proteina horrek eragiten duela bizkarroia hiltzea. PF4 proteina zelula barrura sartzeko, ordea, beharrezkoa da globulu gorriak Duffy errezeptorea izatea; eta Afrikako populazio askok ez daukate errezeptore hori. Hala ere, ikertzaileen arabera, PF4 proteina eta Duffy errezeptorea arma berriak izan litezke malariaren aurkako borrokan.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila