Piriniotan marmota hedatzen ari da

Lehenengo marmotak 1948.ean sartu ziren Piriniotan, Alpetatik ekarritako aleez kolonia bat antolatu zenean. Orduz gero marmoten kopurua handitzen ari da eta kolonia berriak etengabe aurkitzen dituzte.

Marmotek Piriniotan harrapatzaile espezifikorik ez dutenez eta oso moldagarriak direnez, beldurgarri heda daitezke eta arazo ekologiko larriak sor ditzakete Piriniotan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila