Azken denboralearen indarra Pirinioetaraino iritsi zen. Hori erakusten dute Geodyn Lurpeko Laborategiko sismografoek. Canfrancen dago laborategi hori, eta, hango sismografoek egindako neurketetan, garbi ikusten da olatuen garaiera bat datorrela uhin sismikoen anplitudearekin. Hain zuzen ere, olatu handiak izan zirenean (gorriz), anplitudea areagotu egin zen.
Canfrancen neurtutako uhin sismikoen anplitudea bat dator Kantauriko olatuen indarrarekin. Arg. Canfranceko Lurpeko Laborategia