Pestizidak garbitzeko detergentea

Ikertzaile txinatar eta estatubatuarrek fruitu eta barazkietan geratzen diren pestizida- eta poluitzaile-hondarrak garbitzeko gai den detergentea prestatu dute. Detergentea anana eta papaiatik erauzitako entzima batetik abiatuta sintetizatu dute eta emaitza interesgarriak eman ditu. Ikertzaileek adierazi dutenez, barazkiak detergentea duen disoluzioan 10 minutuz edukiz gero, pestizidaren % 90 erauzten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila