Parke eolikoek txorimalo-efektua

Birmingham-go Unibertsitateko (Britainia Handia) aditu batzuek azaldu dute parke eolikoek hegaztiak uxatzen dituztela. Ingurune-inpaktuak neurtzean, hegazti-kopurua ez dela kontuan hartzen salatu dute. Parke bat leku batean ala beste batean kokatu kalteak oso desberdinak izaten direla nabarmendu dute, eta, hori dela eta, askoz ere ikerketa sakonagoak egin beharko liratekeela horiek non kokatu erabaki aurretik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila