Parasitoak eta eboluzioa

Orain dela ehundaka milioi urte jandako gai batzuk medio, Apicomplexa familiako zenbait kide desagertu egin daitezke. Aipatutako familia horretakoak dira, besteak beste, paludismoaren eta toxoplasmosiaren agenteak eta apikoplasto izeneko organulu misteriotsuak dituzte. Delako organulu horiek landareen kloroplastoen antz handia dute. Kloroplasto-adierazpeneko geneak dituzte, baina iharduera fotosintetikorik ez dute.

Paludismoaren Plasmodium falciparum agentea, moskitoan.

Parasitoak nola eduki dezake landareen munduko arrotza bere etxean? Lau mintzez inguratutako ADN zirkularra duten apikoplastoak, alga berdearen “endosinbiosi sekundarioko” prozesuren baten bidez lortuko zituzten. Bestela esan, parasitoen alga berderen bat “irentsi” zuten eta eboluzioko mekanismo ezagun baten bidez honek ere bakterio fotosintetikoa zuen irentsia eta horregatik du makineria fotosintetikoa.

Ikertzaileek lehendik hipotesiak plazaratuak zituzten ADN honen kokapenaz eta ustekabeko arrotzaren jatorriaz. Bere gene baten sekuentzia bat aztertuta, analisi filogenetikoak jatorriz begetala dela eman du aditzera. Organismo honen zereginaren misterioa argitu gabe dago oraindik baina baliteke fenomeno hau terapeutikan erabiltzea. Izan ere, apikoplastoak antibiotikoentzat itua izan daitezke eta hauen parasito kaltegarriak tratatzeko modua ere bai.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.