Pandaren historia ezagutzen

Pandaren historia ezagutzen
2007/10/01 | Elhuyar
Ailuropoda microta da ezagutzen den pandaren arbasorik zaharrena.
Institute of Vertebrate Paleontology and Paleoanthropology, Beijing

Pandaren (Ailuropoda melanoleuca) historia ebolutiboari buruz ezer gutxi dakigu. Badakigu gaur egungo panda modernoaren aitzindaria duela milioi bat urte bizi izan zela, eta Ailuropoda baconi espeziekoa zela, baina ez dakigu Miozenoko hartz haragijale bat izatetik hara iristeko zer urrats eman zituen eboluzioan.

Duela 6 urte Txinan aurkitutako kaskezur batek zertxobait argitu du historia. Pandaren arbaso bati dagokio, Ailuropoda microta bati.

Hortzek eta hezurren formak erakutsi dutenez, panda belarjalea zen, dagoeneko, duela 2 milioi urte baino lehenago. Gainera, arbaso hark metro bat baino gutxiago neurtzen zuen, eta, beraz, egungoa baino txikiagoa zen --metro eta erdi neurtzen du--. Banbuan espezializatu zelako hazi zela ondorioztatu dute.

1
235
2007
10
001
Eboluzioa; Paleontologia; Zoologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila