Oxigeno solidoa, berezi-berezia

Oxigeno solidoa, berezi-berezia
2006/11/01 | Elhuyar

Naturan ez dago oxigeno solidorik. Giro-presioan gasa da, baina laborategian, presioa erabilita, beste fase batzuk ere lortzen dira: presio handian oxigenoa likido urdina da (5,4 GPa-etik gora, giro-presioa halako 54.000) eta presio handi-handian solido gorria (10 GPa-etik gora). Solido gorri hori 1979an aurkitu zuten, baina orain ikusi dute haren egitura. Dirudienez, launaka biltzen dira oxigeno-molekulak (O2) oinarrizko egituran, eta kubo zapaldu baten antzeko itxura hartzen dute.

1
225
2006
11
008
Kimika; Fisika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila